XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gurutzeak zortatu laster eta ondikoz, masal arren ez oso gailaki.
Lauburu herrenak
Gurutzen guruztea, arnas arre eta zizpuru zuri, Jerusalemdikako itzuliz geroz erdoil odoleztatuak bidetan iltzatuz.
Hatsarrean bidegurutzetako pikuta, txabalina erhale gero, barkagurutze bihurtuz ostera inork uste baino lehenago.
Batera jalgi ziren denak, gainera (usu hauek), hortarakoxeak diraka (gurutzeak alegia) indartuz zure elurra
Gurutzeak bereberki: zaindariak, zehatzaileak, hagoraleak.
Erregezko Inko gurtuak leinhuruturik, disdis arrandiatsu Urdetegitik jaikiriko Salbatzailearen zama.
Eta zerga zamatsuak, eta ziega itsuak, eta agindu iraunkorrak eta marroak oro atertezinak jazo goikoentzat: gari bila ertenak zirela Zakurripurdirantz, errotako ardatzaren aieneri bedeinkapen elikagarriago batzu eskeintzearren.
Hamarren gogorragoz nagusitzera, janiza hautsiz gizenagotzera.
Zuk bidaliak omen, sorgin arnasen esamesak jasotzeak zilegi balekit
Ezin ukatu zure setaren hutsalaz limurtzerik ahal